2008-01-27

Arieli: Mexikoko prostituta


BIZIPENAK
Arieli: 35 urte, jatorria Guatemala, 2001. urtean heldu zen Mexikora eta prostituziora dedikatzen da. "Sexu zerbitzaria" da.

"El trabajo aquí es tranquilo. Me gusta porque la clase de gente con la que se trabaja acá es diferente a la de allá, a los muchachos del otro lado.
Allá en Guatemala mi trabajo es diferente, trabajo de servir mesas y de varias cosas, soy masajista también y así pues, tratando de ver cómo me sale la vida.

Mi marido y yo nos separamos, tuvimos hijos, ellos están ahora con la abuela. Yo trabajo para mandarles dinero.
Aquí en esta zona donde trabajo son centroamericanas las que se dedican a lo mismo que yo. La mayoría son hondureñas.
Puedo decirle con seguridad que aquí los clientes son respetuosos, al menos con los que yo trato, ninguno me ha faltado al respeto.
Lo respetan a uno bastante aunque trabaje uno en estos lugares. Los clientes mexicanos son muy diferentes a los centroamericanos, aquí no lo menosprecian a uno.
Yo atiendo a mis clientes aquí, cada una de nosotras tiene su propio cuarto y si los clientes quieren ir a nuestros cuartos pues los llevamos, si no, pues nos invitan a salir.
Yo salgo cuando ellos así lo quieren, yo no tengo desconfianza. Cuando salgo, salgo aquí cerca, nunca voy lejos, nomás aquí alrededor.

Cada semana nosotras acudimos a una revisión médica, gente de la Secretaría de Salud viene por las noches a preguntarnos si ya hemos ido a revisión.
Todo está muy controlado aquí con nosotras, con las "ruleteras" no, con ellas todo es muy diferente, por eso los muchachos prefieren venir acá porque saben que nosotras estamos registradas.
Los clientes aquí pagan, por un rato, ciento cincuenta pesos (US$ 15.00), lo menos son cien pesos (US$ 10.00), por toda la noche cobramos hasta quinientos pesos (US$ 50.00) dependiendo de la hora.
En mi casa no saben que me dedico a esto, yo les he dicho a ellos que trabajo en restaurantes.
En Guatemala a veces trabajo en casas, hago enfermería, entonces mi familia sabe que me dedico a ese oficio, es así como de vez en cuando me vengo para acá, para México y de mi familia soy la única que ando así en esto.
Me dedico a esto porque me gusta conocer, pero cuando pasa algún tiempo y me aburro pues me regreso a mi casa y trabajo de otra cosa.

La primera vez que tuve relaciones sexuales con un cliente, lo hice porque necesitaba dinero
y pues fue muy diferente a como estaba acostumbrada con mi marido, pero pues uno lo va tomando así y pues ya que es pagado pues uno nada más debe de complacer al cliente pero no tan al extremo porque uno también pone sus reglas, no todo lo que le pida el cliente va a hacer uno.
Las autoridades aquí nos respetan, las "ruleteras", las que andan en la calle, ellas se meten en muchos problemas, a veces van a dar al bote (a la cárcel) pero luego salen y vuelven a lo mismo".



"Nosotras no tenemos problemas, a nosotras ya nos conocen las autoridades".

2008-01-26

Sin tetas no hay paraiso


Goiko argazkian agertzen den neska, "Catalina" izena du, seriaren protagonista.
Orain dela hiru aste estrenatu zutela 5.katean "Sin tetas no hay paraiso" izeko seriea eta eguaztenero gaueko 22.15etan ikus dezakegu.

Mafien eta drogen mundua nolakoa den digu, beraien eguneroko bizitza, dituzten arazoak eta hainbat gauza gehiago aurkezten digu. Arrakasta handia izaten ari du, gaur egun interes handia duten gaiaz tratatzen delako.
Hurrengo hauek dira serie honen lehenengo kapituluak:

2008-01-19

Tabakoa


Bueno ba, tabakoa tabakoa tabakoa.... Gaur egun gero eta jende gehiago erretzen du eta gero eta gazteago hasten dira. Zergaitik? Askok erretzen hasten dira bere ingurukoek erretzen dutelako eta esaten dute, ba bueno, probatuko dut, ez da izengo hainbesterako. Klaro klaro klaro..... Hasieran joku bat bezalakoa da eta gainera ez zaizu gustatzen erretzen ari zarena!! Estulka hasten zara.... Baina bueno, beste bat erretzea erabakitzen duzu, ea ikasten duzun. Baina gauza da, ez bazaizu gustatzen, zergaitik jarraitzen duzu erretzen??? Azkenean, konturatu gabe, egunero erretzen hasten zara. Zigarroak zure lagunei eskatu beharrean, pakete bat erostea erabakitzen duzu, total!Eta zure lagun bati zuk erositako paketea gordetzea eskatzen diozu. Etxera joan baino lehen dana ondo gorde behar duzu, zure gurasoak ezer susmatzeko, baina tontoak ez dira eh? Beraiek ere gazteak izan dira eta. Gainera, tabako usaina duzu, arropan, ulean.... Zer egin? Aixxxx..... horrela hasten da dena.

Erretzailea zarenean, egun batean, erretzeari uztea erabakitzen duzu! Klaro, intentzioak onak dira baina....ez pentsa hain erraza izango dela eh?? Lehenengo asteak bueno, ez dira hain gogorrak baina hilabete bat pasa eta gero, zer? Zerbait euki behar duzu esku tartean eta zerbait eraman behar duzu espainetara eta.... Oso zaila da tabakoa uztea, hala ere hainbatek lortu dute. Nire lagun bat tabakoa utzi du orain dela......mmmmmmm 2 urte? Bai, gutxi gora behera 2 urte direla uste dut. Eta denbora horretan ez du zigarro bat ere ez hartu! Baina hori bai, beste zeozer erretzen du, jijijijiji. Nik intentau neban baina 3 hilabete bakarrik egon nintzen erre barik.
Askotan hori gertatzen da, tabakoa uzten duzula eta porroak erretzea erabakitzen duzula. Pentsatzen duzu desberdina dela, porroak erretzea eta tabakoa erretzea desberdina dela, baina ez!!!! Hala ere, nik pentsatzen dut porroak nozbehinka erretzea, tabakoa egunero erretzea baino hobeagoa dela. Seguramente, nire burua engainatzen ari naiz baina bueno! Ez dakit, uste dut tabakoak adikzio gehiago sortzen dizula porroak baino. Zuek zer uste duzue?

Aipatu behar da, gaur egun tabakoa uzteko hainbat laguntza ditugula eta honek gauzak errezten digu. Baina....dena dago zure buruan. Zuk utzi nahi baduzu eta uzteko borrokatzen baduzu eta laguntza eskatzen baduzu, lortuko duzu. Baina gogoak jarri behar, eta ez da batere erraza.

Beraz, zuek jakingo duzue zer egin, kontsumitzen hasi, ez hasi....Kontsumitzeari utzi ez utzi.....

2008-01-17

Mmmmmmmm


Orain arte bakarrik hitz egin dut cocaina, kanabissa eta heroinari buruz eta denok dakizuenez hainbat droga gehiago daude, batzuk legalak direnak eta beste batzuk aldiz, ilegalak direla, baina hala ere berdin kontsumitzen dira.

Gehien ezagutzen ditudan drogak hauek dira, nire inguruan gehien kontsumitzen direnak direlako eta logikoa denez, informatuagoa nago blog honetan orain arte aipatutako drogetaz, besteetaz baino.

Orain esango dudana uste dut gehienek jakingo dozuela baina hala eta guztiz ere esango dot, apurbat zentratzeko. Lehen esan dodan moduan, droga legalak eta ilegalak daude eta baita ere landare sendagarriak.

1. Droga ilegalak:

2. Droga legalak:

3. Landare sendagarriak:


Nire galdera da, zergaitik kontsumitzen dituguz drogak? Zer lortu nahi dugu?Galderau hauei erantzun bat aurkitzea oso zaila da, suposatzen dut, drogak hartzen ditugunena plazerra sentitzen dugula, eta askotan dibertitzeko modu desberdin bat da. Norberak jakingo dau zer egin bere bizitzarekin, kontsumitu, ez kontsumitu... Ez nago ez bataren ez bestearen alde, bakoitzak argi eduki behaqr ditu zeintzuk diren bere limitazioak eta horietatik abiatuz, bide bat edo beste bat hartuko du. Mundu honetan hainbat gauza dira txarrak.... ez drogak bakarrik.

Drogak oso txarto ikusita daude gaur egun, duten eragin negatiboagatik, baina ondorio positiboak badute ere, nahiz eta momentukoak bakarrik izan. Honekin zera esan nahi dut, badakit drogak kontsumitzea ez dela batere komenigarria baina burua erabiliz, gaur egun dagoenaz kontzientea izanik, eta kontrol apur bat eukiz gero, gauzak aldatzen dira. Ez? Bueno ez dakit, hau pentsatzeko gai bat da. Badakigu txarrak direla baina, orduan, zergaitik kontsumitzen ditugu?Pfffffffffffffff.....

Kontusmitu nahi baduzu kontsumitu, baina ez utzi drogak zu kontsumitzea, burua erabili.

Cocainari buruzko zenbait bideo

Bueno bideoak dena esaten digu. Drogak ez dira batere onak eta gero eta gehiagok dira kontsumitzen dutenak. Askok probatzea soilik nahi dutela esaten dute baina hor ez da dena amaitzen. Lehenengo aldian ez duzu ondo dastatu, berriz probatzen duzu. Horrela hasten zara, ikusten duzunez ez dituela inolako eragin negatiborik, ez diozu beldurrik, gustokoa duzu, normala den gauza bat bezala ikusten duzu, gainera, denok egiten dute. Beraz, zuk zergaitik ez?

Spot hau, Cocainaren kontra doa, eta ondo trasmititzen digu zeintzuk diren cacaina kontsumitzearen ondorioak. Zuk ikusiko dozu zer egin, zure bizitza da.

Askok ezin dute bizi cacainarik gabe, ohitura bezala hartu dute eta edonora joateko sartzen dira. Klasera juteko, ogia erostera juteko, erosketetan joateko, telebista ikusteko, etxean egoteko, juerga botatzeko.... Arropa bezalakoa da, ezin zara urten etxetik ezerik gabe. Cocaina gauza bera da. Beraien mundua drogen inguruan biratzen du eta horretarako bizi dira. Kontsumitzeko, kontsumitzeko.....Baina azkenean, drogak berak zu kontsumitzen zaitu.

2008-01-16

Drogak eta prostituzioa elkarloturik daude






Drogak eta prostituzioa askotan elkarloturik daude eta ez gara oso urrun joan behar hortaz ohartzeko.


Prostituitzen diren hainbat emakume drogak kontsumitzen dute beraien beraien bezeroak eskaintzen diotelako. Gainera, batzutan, drogen bitartez ordaintzen da. Baina beste hainbat kasutan prostituzio munduan dauden emakume hauek droga munduan murgiltzen dira bizi duten errealidadea alde batera usteko asmoz, bizi duten infernutik ebaditzeko. Eta drogetan sartu ezkero, oso zaila da irtetzea, eta are gehiago bakarrik baldin bazaude, zure familia, lagunak, seme-alabak....zugandik oso urrun badaude.

Kanpotik ikusita, beraiek egunero bizi dutenaren erdia baino gutxiago ikusteko gai gara ez gara kontzienteak beraiek egunero bizi behar duten guztiaz.


Batzuk pozik sentitzen dire egiten ari direnarekin, baina beste batzuk aldiz, beraien nagusien edo mafien menpean daude eta prostituitzera behartuta daude, ez dute beste aukerarik, edo prostituitu edo... prostituitu.
Prostituzioa beste lanbide bat da, pertsona bat bere zerbitzua eskaintzen du diruaren truke. Beraz, lanbide bat da.
Kontutan izan behar dugu, gero eta gehiago direla babes gabeko sexua egitea eskatzen duten bezeroak. Hau oso arriskutsua da eta ez da batere komenigarria baina lanbide honetan, bezeroak jartzen dituzte arauak, eta beraiek, inolako arazorik ez eukiteko beraien nagusiekin, ez dira kexatzen eta isilpean sufritzen dute.
Argi dago, prostituzioaren mundua oso gogorra dela eta drogetan murgiltzea osos erraza.

Prostituten bizipenak


Prostituzioan diru arazoengatik hasi zirela kontatu dute, edota prostituzioa arautzea guztiontzat onuragarria izango litzatekeela azaldu dute.



Prostituzioan hastea

Emakundek egindako azterketaren arabera, arrazoi ekonomikoak bultzatuta etortzen dira Europara emakume asko prostituzioan aritzera. Emakume batzuk jatorrizko herrialdean utzi duten familiari laguntzeko jarduten dute, edo bere buruari laguntzeko. «Horregatik hasi behar izan nuen lanean, Peruko bankuari ordaindu beharreko mailegu batek behartuta», jasotzen da Emakunderen txostenean. Antzeko beste adibide bat ere badago: «Gaur egun egiten ari naizena, nire haurrengatik egiten dut, ongi bizi daitezen eta lanbide bat izan dezaten».
Diru premia beste arrazoi batengatik izan daiteke: Europara etorri ahal izateko
bidaia ordaindu ahal izatea. «Hona etortzeko, 15.000 euro ordaindu nituen. Bidean gentozela, han egin behar genuen, garraioa ere ordaindu egin behar genuen... Gastu pilo bat sortzen dira. Bestalde, mota askotako nagusiak daude. Batzuk gaiztoak dira oso, iritsi orduko ordaindu behar diezu... Eta ordaintzen ez badiezu, litekeena da zure etxera joatea eta gurasoei kalte egitea». Ordaindu behar duten kopuruen artean, 3.000 eta 40.000 euro artekoak aipatzen dituzte. Batzuk lagunen edo familiaren laguntza izaten dute bidaia ordaintzeko, eta horrelakoetan diru kopuru txikiagoa ordaindu behar izaten dute.
Emakundek bildutako testigantzek agerian uzten dute
prostitutek bazekitela zertara zetozen Europara
. «Nik banekien zertara nentorren Espainiara, nolakoa izango zen, zenbat diru ordaindu beharko nuen... Ez dut inolako arazorik izan».
Bertako emakumeei dagokienez, prostituzioan jarduteko arrazoiak bikotekideekiko mendekotasun ekonomikoarekin harreman handiagoa dute pobrezia egoerekin baino. «Banandu nintzenean hasi nintzen prostituzioan. Aurrera atera beharra neukan. Beraz, etxetik ihes egin eta klub batean hasi nintzen lanean».


Lan baldintzak

Jarduera esparruaren arabera, aldatu egiten dira prostituzioan aritzen diren emakumeen lan baldintzak. Hala, kalean egiten den prostituzioa arriskutsuena dela diote emakumeek. «Ezin duzu jakin bezeroa nolakoa den: drogazalea, hiltzailea, jipoitzailea, lapurra... Normalean, autoan igo aurretik eman behar izaten digute dirua...». Kalean aritzen diren emakumeek polizia babesle gisa ikusten dute. «Gasteizen polizia zintzoa da. Batzuetan, gugana hurbildu eta berriketan geratzen dira pixka batean».
Klubetan diharduten emakumeek azaldu dutenez, nagusiekin partekatu behar izaten dituzte irabaziak. Hori hala bada ere, segurtasun handiagoa dutela nabarmentzen dute. «Zerbitzariak eta segurtasuneko langileak egoten dira, eta segurtasuna handiagoa izaten da». Klubetan aritzeak badu bereizgarri bat: drogak (batez ere kokaina) kontsumitzeko arrisku handiagoa dago. Bezeroak izaten dira droga eskaintzen dietenak, eta, zenbaitetan, drogen bitartez ordaintzen da. «Bezeroek batzuetan drogak ekartzen dituzte, eta eskaini egiten dizkigute. Baina nik ez dut hartzen».
Pisuetan jarduten duten prostitutek segurtasuna eta bezeroen diskreziorako aukera nabarmentzen dituzte. Askotan, haiek kudeatzen dituzte pisuak, nagusirik izan gabe. Baina horrek badu beste alde bat: ordu asko egin behar izaten dituzte lanean, pisu askok 24 orduko zerbitzua eskaintzen dutelako. «Pisu askotan ordubetez bakarrik uzten dizute kalera irteten, eta ordu hori bakarrik izaten duzu ile apaindegira edo bankura joateko».

Giza harremanak

Atzerritik datozen emakume askok faltan botatzen dute familia, eta horrek bakardadea eta depresioa eragiten die. «Pisu edo klub batzuetan bakarrik zaude, eta ez oso ondo. Ez duzu ezer egiten eta bakarrik geratzen zara, itxita, zure herrialdetik eta familiatik urrun».
Harreman afektiboei dagokionez, prostituzioan aritzen diren emakumeek aitortzen dute zaila egiten zaiela bikotekidea izatea. Sarri, leku batetik bestera ibiltzen dira, eta horrek areagotu egiten du bikotekidea izatearen zailtasuna. «Duela lau urte izan nuen bikotekidea, baina oso zaila da prostituzioa eta bikotea edo maitasuna uztartzea».
Lankideekiko harremanetan, zenbaitetan jeloskortasun arazoak izaten dituztela aitortu dute, batek besteari bezeroa «kentzen» diolako. Prostituzioaren munduan ez dihardutenei buruz gizartean moral bikoitza dagoela esaten dute. «Jendeak aurreiritziak ditu, Prostituzioan aritzen garela jakin bezain pronto, aldatu egiten dute gurekiko jarrera».

Prostituzioa arautzea

Prostitutek langiletzat dute euren burua, eta oraindik pauso hori eman ez duten arren, eskubideak defendatzeko taldeak sortzearen aldekoak dira. «Gu ere langileak gara. Ondo legoke elkartzeko zentro bat sortzea eta bertan hitz egiteko aukera izatea, beste edozein langilek bezala».
Prostituzioa lanbidea da sektore horretan aritzen diren emakumeentzat, eta sektorea arautzeak eta araudia izateak beren segurtasun eta higiene baldintzak hobetu egingo lituzkeela agertu dute. «Agian hobea litzateke guztiontzat [prostituzioa legeztatzea]. Bai, zergak ordaindu ahal izango balira, hobeto geundeke, ez legoke arazorik».